BENTARA GOAZ! KOFRADIA-ITSAS ETXEAREN PROIEKTU BERRIA, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GAZTEENTZAT ARTISAU-ARRANTZAREN BELAUNALDI-ERRELEBOA LANTZEKO

Bentara Goaz! Kofradia-Itsas Etxeak Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin eta HAZIrekin batera bultzatutako ekimena, Euskadiko artisau-arrantzaren belaunaldi-erreleboa lantzeko eta gazteak Gipuzkoako kofradia eta lonjetara hurbiltzeko helburu estrategikoari erantzuteko sortu zen.

Bentara Goaz! Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta dago, garai hori funtsezkoa baita gure gazteek lan-irteerak ezagutzen has daitezen eta baxurako arrantza haien artean egon dadin.

Eskaintza didaktiko hau hainbat fasez osatuta dago, eta ikasleek sektorearen egungo testuingurua ulertzeko beharrezkoak diren edukiak biltzen ditu, eta, gainera, lonja bat bisitatzeko eta haren jarduera ikusteko esperientzia bertatik bertara bizi ahal izateko: kofradien bulegoetako lanetik hasita, deskarga bat, arrain salmenta, kanpaina nagusiak, … Horretarako, hezkuntza eskaintza hau honako zutabe nagusi hauetan oinarritzen da:

  • Bisita gidatuak: hezitzaileek arraina deskargatu, aukeratu eta saltzeko prozesu osoa erakutsiko dizuete.
  • Saio interaktiboak: ikasleek galderak egin eta jarduera interaktiboetan parte hartzeko aukera izango dute, arrantzarekin loturiko lanbide ezberdinak ezagutuz.
  • Ezagutza praktikoa: gure kostaldeko arrain espezie nagusiak, arrantza jasangarriaren metodoak eta kontserbazioaren garrantzia ikasiko dute.

Ekimen interesgarri honen helburua da ikasleei lehen sektorearen garrantzia lantzea, itsas baliabideen kontserbazioari buruzko kontzientzia garatzea, itsasoko eta lehorreko lanbideak ezagutzea eta elikagaien jatorriari, tokiko eta sasoiko produktuari eta merkaturatze-prozesuari buruzko garrantzia ezagutzea.

DBHko 4. mailako ikasleek CIFP Blas de Lezo LHII (Pasaiako Nautika Eskola) bisitatzeko aukera dute, arrantzaren inguruan dagoen hezkuntza eskaintza ezagutzeko, simulagailua eta Itsasoratu programa (arrantza sektorea gaztetzeko proiektua, gazteei praktikak egitea errazten diena) ezagutzeko.

Bigarren hezkuntzako ikastetxeek ekimen hau erreserbatu ahal izango dute eta horri buruzko informazio gehiago jaso ondorengo emailaren bidez ekitaldiak@kofradia.eus