“IZAN ARRANTZALE” ASTEAK

Nahi al duzu zure seme-alabek baxurako arrantzaren eta itsasoaren munduari buruz modu dibertigarri eta ludikoan ikastea?

"Izan Arrantzale" zure aukera da! Kofradia Itsas Etxetik aste batzuk antolatu ditugu Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa eta Motoras de la Isla elkartearekin elkarlanean.

Naturarekin, itsasoarekin eta arrantzarekin harreman zuzena izango dute. Egunero joango gara "Santa Klara" uhartera, arrantza egitera, bainatzera eta itsasaldien, txorien, algen eta itsas belarren gainean ikastera. Meteorologiak uzten ez badu, gure eskura ditugu Kofradia Itsas Etxeko instalazioak, Euskal Itsas Museokoak, eta barruan egiteko beste jarduera batzuk diseinatuta dauzkagu.

6 eta 12 urte bitarteko umeei astebetez edo 15 egunez apuntatzeko aukera ematen dizugu, 2. aukera gomendatzen dizuegu, udalekuak 15 egunez jarduera guztiak desberdinak izan daitezen pentsatuta baitaude. Datak:

  • Ekaina: 21-25
  • Uztaila: 28-2/12-16/19-23
  • Abuztua: 2-6/9-13/23-27
  • Iraila: 30-3

Aste bat 95 €bi aste 180 €

Non egongo dira zuen seme-alabak?

  • Kofradia-Itsas Etxean
  • Euskal Itsas Museoa
  • Donostiako portua
  • Bretxako Merkatua
  • Santa Klara uhartea
  • Uharteko motorrak

Nola eman izena?

Zoaz webgune honetako ESPERIMENTATU atalera eta erreserbatu online hobekien datorkizun data.

Informazio gehiago jakin nahi duzue? Hemen, programa azaltzen duen txosten bat uzten dizuegu:

INFORMAZIO DOSIERRA-DOSIER INFORMATIVO