Kofradia-Itsas Etxea Alimentaria Azokan

Kofradia-Itsas Etxea Alimentaria Azokan

Apirilaren 4,5,6 eta 7an, eta Eusko Jaurlaritzaren babespean, Kofradia-Itsas Etxea Alimentarian izango da, elikaduraren, gastronomiaren eta ostalaritzaren industriaren nazioarteko erreferentziazko plataforman, eta Euskadiko baxurako arrainarekin egindako produktu sorta berria aurkeztuko du: Arrain-zopa, Arrain-zopa tradizionala, Arrain-pudinga eta Hegaluze hanburgesak.

Izan ere, Kofradia-Itsas Etxea proiektuaren helburuen artean Euskadiko baxurako arrantzaren sektorea herritarrengana hurbiltzea, belaunaldien arteko ordezkapenean laguntzea eta sektorearekin eta gure arrainekin zerikusia duen guztiari balioa ematea daude, eta, horrela, haien kontsumoa sustatzeko eta gure baxurako flotak harrapatutako espezie ezezagunenak ezagutaraztea.

Bisita gaitzazu 1. pabiloian, 0. Maila, Stand D700-22 Lands of Spain