
Kofradia-Itsas Etxea, MAHASTI JAUN 2025
Joan den urtarrilaren 17an, Kofradia-Itsas Etxeak MAHASTI JAUN 2025 aitorpena jaso zuen, Getariako Txakolina Jatorri Deituraren eskutik. Sari honek tokiko produktua sustatzen egiten dugun lana eta artisau-arrantzaren sektorearekin dugun lotura nabarmentzen ditu.
Kofradiaren ordezkari gisa, Miren Garmendia OPEGUIko zuzendariak eta Norberto Emazabel Gipuzkoako Arrantza Federazioko eta OPEGUIko lehendakariak jaso zuten saria, Getarian egindako ekitaldi instituzional batean.
Sari honek indartu egiten du Kofradia-Itsas Etxearen eta Getariako Txakolina JDren arteko lankidetza estua, elkarrekin lan egiten baitute gure gastronomiaren eta kulturaren funtsezko bi zutabe balioesten dituen hitzarmen baten bidez: Euskadiko artisau-arrantzaren sektorea eta txakolina.
Kofradia-Itsas Etxetik gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiogu Getariako Txakolina Jatorri Deitura Ofizialari, bertako tradizioarekin eta produktuarekin dugun konpromisoa berresten duelako.