KOFRADIA-ITSAS ETXEA PRODUKTU BERRIEKIN ITZULI DA ALIMENTARIA, SEAFOOD ETA GOURMETS AZOKETARA

Kofradia Itsas-Etxeak Euskadiko baxurako arraina ezagutzera, esperimentatzera eta dastatzera gonbidatzen du, eta, arrainari balioa emateko eta haren kontsumoa sustatzeko, 2024an Kofradia markarekin egindako produktuen sorta aurkeztu da Alimentaria, Seafood (Bartzelona) eta Gourmets (Madril) azoketan.

Helburua gure flotak harrapatutako espezieak dastatzea eta ezagutaraztea izan da; kasu honetan, hegaluzea, berdela, antxoa eta legatza.

Kofradia produktu-sorta errezeta tradizionaletan oinarrituta egiten da, bertako kalitatezko lehengaiekin eta osagai naturalekin.

2022ko edizioetan, arrain-zopa eta pudinga aurkeztu ziren, baita hegaluze-hanburgesak eta mini hanburgesak ere, eta, aurten, berdel-hanburgesak eta berdel-, antxoa- eta legatz-kroketak ere dastatu dira, eta oso harrera ona izan dute dastatzera hurbildu ziren pertsona guztien artean.