Kofradia-Itsas Etxeak eta Cristina Enea Fundazioak eskola-jardueren programa berria jarri dute abian
Kofradia-Itsas Etxeak eta Fundación Cristina Enea Fundazioak Hezkuntza Eskaintza bat diseinatzeko lankidetza-bide bat hasten duen akordioa sinatu dute, txikienek baxurako arrantza, haren ezaugarriak eta sektorearen iraunkortasuna ezagutu ahal izateko. 2022-2023 ikasturtean doako jarduera didaktikoak eskainiko dituzte ikastetxeentzat.
Dibulgazio pedagogikoko ekimen hau Euskadiko baxurako arrantzaren sektorea egiten ari den apustuaren barruan kokatzen da, sektore hori gazteenei hurbiltzeko eta, horrela, sektoreak aurre egin behar dion belaunaldi-erreleboaren erronka arintzeko. OPEGUI Gipuzkoako baxurako ekoizleen elkarteak Kofradia Itsas-Etxea proiektu estrategikoa jarri zuen abian 2020ko uztailean, eta belaunaldien arteko ordezkapena izan zen proiektuaren bi helburu nagusietako bat. Denbora tarte honetan, ehunka ikaslek hartu dute parte Izan Arrantzale programaren barruan abian jarritako ekimenetan.
Hezkuntza Eskaintza berria diseinatu eta abian jarrita, bi erakundeek ikastetxeen parte-hartzea bultzatu nahi dute, jarduera didaktiko berri eta berritzaileen bidez. Izan ere, azarotik aurrera, hala nahi duten eskola-talde guztiek, jarduera-programa batean parte hartu ahal izango dute. Programa horretan, edukiak arretaz egokitu dira euskal eskola-curriculumera eta taldeen hezkuntza-mailara. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako eskainiko diren jarduerek metodologia eta iraupen desberdinak izango dituzte, ikasleen adinaren arabera. Kaietako eta arrantza tradizionaleko bizimodua ezagutaraziko dute, baita baxurako arrantzan harrapatu ohi diren espezieak, haien bizi-zikloak, behin-behinekotasuna eta arrantza-arte honen iraunkortasuna ahalbidetzen duen tailatzea ere. Halaber, erabilitako teknikak, aparailuak eta arrantza-tresnak ezagutzera emango dira bizipen-praktiken bidez, eta gaur egun oraindik jardunean dagoen baxurako arrantza-ontzi bat bisitatuko da. Bigarren Hezkuntzako zikloetarako, pista interaktiboen joko bat proposatuko da, Donostiako kaiko hainbat gune zeharkatzeko eta baxurako arrantzaren ezaugarriak ezagutzeko.
Jarduerak ikastetxeei eskainiko zaizkie 2022-2023 ikasturterako, azarotik aurrera hasita. Doakoak izango dira, baina aldez aurretik erreserba egin behar da 943 483500 telefonora deituz (luz. 9719) edo posta elektronikoaren bidez: cristinaeneabisitak@donostia.eus. Hezkuntza Eskaintzaren dokumentua eskuragarri dago bai Cristina Enea Fundazioaren webgunean (www.cristinaenea.eus), bai eta Gipuzkoako Baxurako Arrantzaren Kofradiarenean (www.kofradia.eus) ere.
Horrela, ingurumen-hezkuntzako proiektu berritzaile batean, OPEGUI Gipuzkoako baxurako ekoizleen erakundearen ikuspegia, hau da, arrantzaren alderdiak ezagutaraztea, hala nola Kantauriko itsas ingurumena, arrantzako arteak eta lanbideak, teknologia, itsasoaren enpresa-ikuspegia, etab. Cristina Enea Fundazioak 13 urte baino gehiagotan zehar garatu diren eta eskola-komunitateari zerbitzua ematen dioten ingurumen eta hezkuntza proiektuetan duen esperientziarekin eta ezagutzarekin batzen da.
Informazio gehiago: https://www.cristinaenea.eus/eu/proyectos/oferta-educativa-de-kofradia-itsas-etxea