KOFRADIA ITSAS ETXEAN: BERDEL EGUNA, ANTXUA EGUNA, PASAIA-ITSAS FESTIBALA ETA ARRAIN AZOKA

Apirilaren hasieratik, Kofradia-Itsas Etxea turismoaren eta arrantzaren sektoreko hainbat ekitalditara eraman dugu. Horietako hiru Gipuzkoan eta bat Bizkaian, OPESCAYAren (Bizkaiko artisau-arrantzako ekoizleen elkartea) laguntzarekin.

Ekitaldi hauetan, gaztetxoek Izan Arrantzaleaz gozatu ahal izan dute itsas esperimentuen, eskulanen eta arrantzaren bidez. Hondarribiko saregileak ere bertan izan dira beren lana erakusten, eta, gainera, sareekin egindako beren poltsa eta bitxiak saltzen (HONSARE proiektua). Pasaiaren kasuan, bisita gidatuak antolatu ditugu lonjan, baxurako arrainaren enkantean zer gertatzen den eta zer egiten den ezagutarazteko.

Ezin dugu ahaztu parrilla, Kofradia markako produktuak dastatzeko ekitaldi hauetan protagonista nagusia: hegaluze eta berdel hanburgesak, legatz, antxoa eta berdel kroketak, pudinga eta arrain zopa. Gainera, aurten, berrikuntza gisa, uztartze espresak antolatu ditugu Mikel Garaizabalen laguntzarekin, gure Kofradia produktuekin eta Jatorri Deitura duten edariekin (Getariako Txakolina eta Euskal Sagardoa).

Oso harro gaude artisau-arrantza espazio horietan guztietan sustatzeaz eta ikusarazteaz!

Laister arte