Ikasi

Euskal arrantzaleei bizimodua ateratzeko baliagarriak zaizkien espezie nagusiak Kantauriko antxoa, berdela eta hegaluzea zein atun gorria dira.

Dena den, beste espezie ugari ere arrantzatzen dituzte. Eta beti erabiltzen dituzte arraina hobekien tratatzen duten teknikak, horien kalitate ezin hobea ziurtatzeko. Teknika horiek, halaber, arrantzaguneen iraunkortasuna eta itsas baliabideak mantentzea bermatzen dute. Izan ere, euskal arrantzak ezaugarri bereziren bat badu, hauxe da: erabilitako arrantza aparailuen hautakortasuna eta jasangarritasuna.

Lanbidea

Lanbide bat, bizitzeko eta bizitza ulertzeko modu bat, mila urtetik gorako artea… zeinaren gainean zibilizazio handietako asko sortu ziren.

Eta bai, asko aldatu eta hobetu da lanbidea garai haietatik, baina funts-funtsean berdin jarraitzen dugu: itsasoari itsatsita jarraitzen dugu bizitzen, gatza usainduz, eta arrantzaz jositako itsasontziarekin portura sartzen garenean klaxona joz; eguraldi txarra egiten duenean kaioak ikusten ditugu portura sartzen. Egunean bi itsasgora aldi izaten ditugu, eta portua bizirik daukagu.

Presta zaitez etorkizunerako. Informatu Itsas Eskolak eskaintzen dizkizun aukerez.

Bisitatu Pasaiako Itsas Arrantza BHI zentruaren webgunea

“Gure ikasleek badakite etorkizunari begira ezinbestekoa dela arrantza-teknologia berrietara egokitzea eta erantzukizunez jokatzea.”

Mikel Arrieta Pasaiako Arrantza eskolako zuzendaria

Arrantza, etorkizunari begira dagoen lanbidea

Ikusi bideoa

“Ezin duzu imajinatu ere egin zer pasatzen zaizun burutik ezertan pentsatu gabe eskuak sareak josten ari direnean.”

Olga Campandegi Saregilea Hondarribian, 33 urtez.

“Kaleak hutsik daudenean eta arimarik ikusten ez denean, lonjak bizi-bizirik daude.”

Nerea Tejedor Pasaiako Arrantzale Kofradiako idazkaria, 22 urtez.

“Arrantza lanbide bat baino gehiago da. Bizitzeko eta bizitza ulertzeko modu bat da.”

Xabier Aguinaga Gure Ama itsasontzian marinela, 4 urtez.

“Itsasoa barruan duenak inoiz ez du hura albo batera uzten.”

Iñigo Uranga Izaskun Berria itsasuntziko armadore eta patroia, Getaria, 34 urtez
Bezpera gauean harrapatutako arraina jaten jarraitzen dugu. “Freskoa” hitzaren esanahiaz gozatzen jarraitzen dugu. “Ale” bakoitza dagokion sasoian dastatzen jarraitzen dugu. Eta, batez ere, gure arrantzaleez harro egoten jarraitzen dugu.

Kantauri itsasotik zure platerera

Zeinen garrantzitsua den jaten dugunaren jatorria ezagutzea. Ezagutu itsasoko bizi zikloa, nola bizi diren eta nola lan egiten duten euskal arrantzaleek, arrantzaleen arrantza aparailuak eta itsasoarekin zein itsas tradizioarekin zerikusia duen oro.

Atun gorria

Ekaina-tik Urria-ra

Tunido guztien artean handiena eta preziatuena da, bere haragia, kolore gorrizta eta koipe askokoa, oso baloratua baita. Berezkoak dituen tamainak, abiadurak eta indarrak arrantzaleen miresmena erakarri dute antzinatik. Beita biziarekin kanaberaz arrantzatzen da, eta 100 kilo baino gehiago pisatu ditzake.

Ezagutu gehiago

Hegaluzea

Ekaina-tik Azaroa-ra

Atuntxiki oro ez da hegaluzea. Hegaluze esaten zaio Kantauri itsasoan arrantzatu duten 4 kilotik gorako aleari. Banaka arrantzatzen dituzte, sarerik gabe, eta arrantza aparailu tradizionalak erabiliz, arrainak sufri ez dezan, eta horrenbestez, kalitate handiagoko haragia izan dezan. Kalitate goreneko arraina da, parerik gabeko testura eta zaporea dituena. Euskal Herriko itsasontziek harrapatzen dituzte, hemendik Irlandarako bidean; izan ere, hegaluzea oso arrain migratzailea da.

Ezagutu gehiago

Berdela

Otsaila-tik Apirila-ra

Duela ez hainbeste urtera arte balio komertzial txikia zuen espezie honek, baina azken urteetan garrantzi handia hartzen ari da gastronomiaren arloan. Berdela arrantzatzean, gure kostaldeetatik hurbil egon ohi da, eta nahiz eta antxoa baino arrain “gogorxeagoa” izan, egunean bertan arrantzatzen da, freskotasuna gal ez dezan.

Ezagutu gehiago

Kantauriko antxoa

Martxoa-tik maiatza-ra

Antxoa da arrain sentikor eta delikatuenetako bat. Gastronomiaren harribitxia da. Freskotasunean oinarritzen baita guztia. Ez dute inolako zerikusirik bezpera gaueko hamabietan arrantzatutako antxoa batek eta portuan sartu aurretik goizeko seietan harrapatutakoak; bat edo bestea jan, ez da gauza bera. Horregatik, euskal arrantzaleek egunean bertan arrantzatzen dute.

Ezagutu gehiago
Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
  • Atun gorria
  • Berrugeta harrizalea
  • Muxar handia
  • Haitzetako barbarina
  • Arraia gastaka
  • Itsas zapoa
  • Olagarroa
  • Muxarra
  • Legatza
  • Lupia
  • Mihi arraina
  • Txitxarro arrunta
  • Atlantikoko makarela
  • Arrano berrugeta
  • Itsas aingira
  • Boga
  • Hegaluzea
  • Berdela
  • Kantauriko antxoa