Jan

Kofradia – Itsas Etxean, itsasoaren egiazko zaporeaz gozatzeko aukera emango dizugu. Izan ere, hemen, arrantzaleen etxean, Euskal Herriko itsasbazterreko ontziek harrapatutako arrainik onenak eta freskoenak aurkituko dituzu. Betiere, arrantza aparailu jasangarriak erabiliz arrantzatutakoak, zeintzuei esker, arrainaren kalitatea hobetzeaz gain, arrantzategien iraunkortasuna eta itsas baliabideei eustea bermatzen den.

Euskal arrantzaleen kultura, historia eta oraina balioan jartzen dituen gunea. Itsasoari begira dagoen leihoa, non euskal arrantzaleek arrantzatutako arraina dastatu ahal izango duzun. Euskal Herriko arrantza portuetatik zuzenean ekarritakoak.

Hemen aurkituko duzu Santana Berria ontzian goizeko bostetan Getariako portuan sartu den antxoa edo Itsas Ederrek harrapatutako eta Pasaiako portura egunsentia baino lehen iritsi den hegaluzea…

Hemen ez duzu txuletoirik jango, ez eta ganba edo txirlak ere. Baina gure kostaldeko arrainik onenak dastatuko dituzu: antxoa, hegaluzea, atun gorria, legatza, txitxarroa, sardina, lupia, kraba…

Kartak

Erreserba mahaia