
Euskadiko artisau-arrantzaren txokoa ezagutu
Murgil zaitez euskal nortasunean arrantzarekin zerikusia duen guztia ezagutuz. Euskadiko artisau- eta baxura-arrantzari eskainitako txoko berria, Itsas Museoaren (Donostia) ganbaran kokatua.
Eduki interaktiboen, tableten eta 3Dko betaurrekoen bidez, Kantauri itsasoko espezie nagusiak, arrantza-kanpainak eta -arteak, ontziko bizitza eta itsasoko jendearen egunerokoa ezagutuko dituzu. Gure portuetan gaur egun nola lan egiten den eta arrantza ondare bizia zergatik den ulertzeko modu dinamiko eta bisuala.
Informazio gehiago eta sarrerak: museoko sarbidea

- Edukiontzia
- Kontserbazioa