
IZAN ARRANTZALE, BARKUTIK UDAN 2023 (+12 urte)
- Tokia
- Kofradia - Itsas Etxea
- Mota
-
- Arrantza-ikastaroa
- Edukiera
- 6 pertsona

IZAN ARRANTZALE, BARKUTIK UDAN 2023 (+12 urte)
Opor hauetan zure seme-alabak baxurako itsasontzi batean igo eta arrantzale bihurtzea nahi duzu?
Izan Arrantzale Kaiatik ekimenari jarraipena emanez, Izan Arrantzale Barkutik sortu dugu, arrantzaren munduan esperientzia apur bat duten 12 urtetik gorakoek arrantza sektorea sakonki ezagutzen jarrai dezaten.
Horregatik, oporraldian, 12 urtetik gorako gazteei aukera ematen diegu 9:00etatik 13:00etara itsasontzi batean 3 egun igarotzeko, arrantza-tresna desberdinak, hauen funtzionamendua, teknologia eta itsasontzi baten zatiak deskubrituz.
Artisau arrantzaren mundua gertutik ezagutzeko eta egun batez arrantzale sentitzeko esperientzia paregabea. Izan ditzaketen oporrik onenak!
Jarduera hau aurrera eramateko, Oribay Tours-eko Iñaki Alberdiren eskutik lan egiten dugu. 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen baxurako arrantzalea, Donostiako Kofradiako baxurako hainbat ontzitan ibili zen marinel, besteak beste, Kizkitzako Ama edo Guk ontzietan.
*Arrantza-lizentzia esteka honen bidez ateratzea gomendatzen dugu: Itsasoko Kirol Arrantzako Lizentzia
Lizentzia horri esker, egunean egindako harrapaketak etxera eraman daitezke. Lizentzia hori izan ezean, ezin izango da egunean egindako arrantza etxera eraman.
Deskontuak daude erreserbatutako aste kopuruaren arabera:
- 2 aste: %10eko deskontua
- 3 aste: %20ko deskontua
- 4 aste %35eko deskontua
- + 5 aste %40eko deskontua
Erreserba beharraren arabera deskontuak daudela kontuan hartuta, jarraian azalduko dizkizugu egin beharreko urratsak:
- Hautatu parte-hartzaileen kopurua
- Aukeratu erreserbatu nahi duzun asteko astelehena eta gainerakoak berdez jartzen direla ikusiko duzu.
- Hautatu ERRESERBATU ORAIN
- Astebete baino gehiago erreserbatu nahi baduzu, klikatu eta adierazi «itzuli beste aste bat erreserbatzeko» eta egin berriro 3. eta 4. urratsetan adierazitakoa. (Astebete baino gehiago erreserbatu nahi izanez gero, horrela egin behar da).
- Berrikusi erosketa-datuak, eta ados egonez gero, hautatu EROSKETA AMAITU
- Klikatu Irakurri dut eta ados nago webgunearen termino eta baldintzekin*
- Aukeratu nahi den ordainketa-plataforma, Paypal edo Stripe, eta sartu nahi den kreditu txartelaren datuak
- Ordainketa egin ondoren, erosketa berresteko mezu elektronikoa eta parte-hartzailearen datuak betetzeko formularioa iritsiko zaizkizu.
From: 110,00€