Antxoa ketua, erretilu termozigilatua 80 g

Kantauriko antxoak, udaberriko kosteran (denboraldian) harrapatuak, zuzenean lonjan hautatuak. Ketutako produktuak artisau-teknikekin lantzen dira hotzean, haritz egurrarekin.

5,75

Pisu xukatua
50g
Pisu garbia
80g
Edukiontzia
Termozigilatutako erretilua
Kontserbazioa
2ºc eta 5ºc artean
Osagaiak
Antxoa (Engraulis encrasicolus), Oliba-olioa eta Gatza
Maisor Getariako famili enpresa bat da, arrantza tradizio handia duena. Ardaztzat hartuta Kantauri itsasoarekiko errespetua eta itsasoak eskaintzen duen aberastasunarekiko grina, kontserbak prestatzen ditu, soilik arrain freskoa eta sasoikoa erabiliz. Bere espezialitate nagusia antxoa xerra gazituak dira, eta banan-banan xerratzen dituzte, familiaren tradiziotik jasotako teknikak erabiliz. Produktua dastatzen duen pertsona bakoitzak Kantauri itsasoaren indarraz goza dezan lan egiten dute.
Getaria