Antxoa ozpinean, potoa 220 g

Kantauriko antxoak, udaberriko kosteran (denboraldian) harrapatuak. Arrain freskoenen artean aukeratua, eskuz xerratzen dira banan-banan eta ozpinetan marinatzen dira denbora zehatzean, ehundura leun eta sendoa duen xerlo zuria lortzeko.

12,95

Pisu xukatua
150g
Pisu garbia
220g
Edukiontzia
Poto
Kontserbazioa
2ºc eta 6ºc artean
Osagaiak
Antxoa (Engraulis encrasicolus), ekilore-olioa, ardo ozpina eta Gatza
Maisor Getariako famili enpresa bat da, arrantza tradizio handia duena. Ardaztzat hartuta Kantauri itsasoarekiko errespetua eta itsasoak eskaintzen duen aberastasunarekiko grina, kontserbak prestatzen ditu, soilik arrain freskoa eta sasoikoa erabiliz. Bere espezialitate nagusia antxoa xerra gazituak dira, eta banan-banan xerratzen dituzte, familiaren tradiziotik jasotako teknikak erabiliz. Produktua dastatzen duen pertsona bakoitzak Kantauri itsasoaren indarraz goza dezan lan egiten dute.
Getaria