Online denda

Arrain-zopa tradizionala (480ml)

Kofradia arrain-zopa tradizionalaren protagonista Itsas Angira da, zopa, salda, arrozak eta gisatu askoren espezie nagusia. Gure arrantzaleek artisau-arrantzarekin arrantzatzen dute Kantauri itsasoan, hondoko tretza-teknika erabiliz.

Gure errezeta osatzeko, azal txigortua eta mami gutxi duen ogia erabiltzen dugu, zapore bizi eta bereizgarria ematen diona.

Arrain zopa tradizionala ikono bat da euskal sukaldaritzan, probatzen duzunean amonak prestatzen zuena gogoratuko dizu. Ezin hobea da janaria prestatu nahi ez duzun gauetarako edo familiako bazkari eta ekitaldietan gozatzeko.

  • Espeziea: Itsas Aingira (Conger Conger).
  • Ontzia: metalezko estalkia duen beirazko botila 480ml.
  • Formatu erabilgarriak: 3 botilako kutxa/12 botilako kutxa.
  • Erabiltzeko modua: Ontzi batean isuri eta irakitera eraman minutu batez. Horrekin batera, moluskuak, barazkiak edo arrain zati irakinak erabil ditzakezu zopan bertan.
  • Balio-bizitza: 24 hilabete.
  • Kontserbazioa: lehorra.
  • Osagaiak: ARRAIN-Fumeta (ura, % 17) (ARRAINA) eta gatza), porrua, ura, tomate frijitua (tomatea, oliba-olio birjina estra, azukrea eta gatza), Itsas Aingira ( % 3) (ARRAINA), zopa-ogi birrindua (GLUTEN), brandya eta oliba-olioa.
  • Nutrizio-balioa (100 g):
    • Balio energetikoa: 127 kJ/30 kcal
    • Koipeak: 0,9 g
      • Horietatik, aseak: 0,2 g
    • Karbohidratoak: 4,0 g
      • Horietatik, azukreak: 0,7 g
    • Proteinak: 1,5 g
    • Gatza: 0,91 g

 

22,6585,20

Clear
Pisu garbia
480g
Edukiontzia
Beirazko botila
Kontserbazioa
Lehorra