Bisita gidatua Pasaiako lonjan. Martxoak 3
Ezagutuko duzu arrainak zer bide egiten duen arrantzaleek lonjara eramaten dutenetik arrandegira iritsi arte. Arrain-enkantea ikusi ahal izango duzu, eta lonjaren egunerokoan dagoen jarduera biziaren lekuko izango zara. Gainera, gidariak alde honetan erabilitako arrantza-aparailuak azalduko dizkizu, bai eta Arrantzale Kofradiek zer-nolako funtzionamendua duten ere. Amaitzeko, gosariaz gozatuko dugu lonjaren ondoan.