Donostiako portua ezagutu, bizi eta dastatu. Irailak 25
Donostiako portuko ibilaldi honetan, La Jarana auzoko sekretuak, bitxikeriak eta arkitektura ezagutuko dituzu, Euskal Itsas Museoko bitartekaritza-taldearekin batera.
Isturitz I, Donostiako Kofradiako baxurako arrantzako itsasontzi profesionalean igoko zara. Bertan, Borja Isturiz patroiak denboraldi horretako arrantzan erabiltzen ari den aparailuak, egunerokoan erabiltzen duen teknologia eta bere lanbidearen xehetasunak erakutsiko dizkizu.
Kofradia – Itsas Etxean, teknologiaren eta 360º betaurrekoen bidez, gure arrantzaleekin antxoaren arrantzan nabigatzeko esperientzia izan dezakezu.
Amaitzeko, baxurako arrainekin egindako dastaketaz gozatuko duzu, bai Euskadiko kontserbagileena, bai gure denboraldiko eskaintzarena.
Haurrak 0-7 urte bitarte: doan.
Haurrak 8-13 urte bitarte: 8€