Hegaluze Eguna (Hondarribia)-Izan Arrantzale

Uztailaren 24an, 10:00etatik 14:00etara, Bentako aparkalekuan, Izan Arrantzale txikienentzako jarduerarekin egongo da, Jarduerak honela banatuko da:

10:00- 11:30 Itsas eskulanak
11:30-12:30 Itsas esperimentuak
12:30-14:00 Arrantza tailerra

 

Txikienek naturarekin, itsasoarekin eta arrantzarekin harreman zuzena izango dute, itsas munduarekin lotutako eskulanak eta esperimentuak egiten gozatzeaz gain.

Sarrera doakoa da, beraz,  ez da beharrezkoa erreserba egitea. Bentako aparkalekuan (Hondarribia) aurkeztu eta jardueraz gozatu besterik ez da egin behar.

Doako erakustaldia. Ez da beharrezkoa erreserba egitea.

 

0,00

Edukiontzia