Hondarribiko saregileekin tailerra (Honsare proiektua)
Hondarribiko saregileak ere izango dira urriaren 28an, 10:00etatik 14:00etara, Donostiako portuko arkupeetan (Kaiko pasealekua, 12), Honsare proiektuarekin. Proiektu honek Hondarribiko saregileen sektorea dibertsifikatzea sustatzen du, tailerrak emanez, kultura-azoketan parte hartuz, osagarriak diseinatuz, sortuz eta salduz, erabiltzen ez diren arrantza-sareak berrerabiliz.
Hurbildu zaitez saregileen lana ezagutzera eta aprobetxa ezazu saregile lanbidea ezagutzeko, gaur egun oraindik ere indarrean dagoen antzinako lanbidea.
Doako erakustaldia. Ez da beharrezkoa erreserba egitea.
0,00€
- Edukiontzia
- Kontserbazioa