Nahi al duzu zure seme-alabek baxurako arrantzaren eta itsasoaren munduari buruz modu dibertigarri eta ludikoan ikastea?
Izan Arrantzale zure aukera da! Kofradia Itsas Etxetik aste batzuk antolatu ditugu Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa eta Motoras de la Isla elkartearekin elkarlanean.
Uda honetan Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa eta Motoras de la Isla elkarteekin elkarlanean antolatu ditugun asteekin jarraituz, irailean arrantza praktikatzen eta itsas ingurumenetik ikasten jarraituko dugu.
Ordutegia: 10:00-14:00
Datak:
Urriko larunbatak: 2, 9, 16, 23 y 30
Urriko larunbat guztietako bonu horren barruan dago “familiako arrantza” jardunaldi espezifikoan heldu bat arrantzara joan ahal izateko gonbidapena.
Naturarekin, itsasoarekin eta arrantzarekin harreman zuzena izango dute. Egunero joango gara Santa Klara uhartera, arrantza egitera, bainatzera eta itsasaldien, txorien, algen eta itsas belarren gainean ikastera. Meteorologiak uzten ez badu, gure eskura ditugu Kofradia Itsas Etxeko instalazioak, Euskal Itsas Museokoak, eta barruan egiteko beste jarduera batzuk diseinatuta dauzkagu.
Gozatuko dute eta etorkizuneko arrantzaleak izaten ikasiko dute!