“Izan Arrantzale” Asteak, abuztuak 23-irailak 3

Noiz
Abuztuak 23, Astelehena
Ordua
9:30 Iraupena 4ordu 15min.
Tokia
Kofradia - Itsas Etxea
Mota
  • Haurrentzako ekintzak
Norentzat
6-11 urte
Edukiera
12 pertsona
Hizkuntza
  • Gaztelera
180€

Partaideen xehetasunank

Esan esperientziaren partaideen xehetasunak. Datu horiek edozin momentutan edita ditzazkezu.

“Izan Arrantzale” Asteak, abuztuak 23-irailak 3

Nahi al duzu zure seme-alabek baxurako arrantzaren eta itsasoaren munduari buruz modu dibertigarri eta ludikoan ikastea?
Izan Arrantzale udalekuak zure aukera da! Kofradia Itsas Etxetik aste batzuk antolatu ditugu Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa eta Motoras de la Isla elkartearekin elkarlanean.
Naturarekin, itsasoarekin eta arrantzarekin harreman zuzena izango dute. Egunero joango gara Santa Klara uhartera, arrantza egitera, bainatzera eta itsasaldien, txorien, algen eta itsas belarren gainean ikastera. Meteorologiak uzten ez badu, gure eskura ditugu Kofradia Itsas Etxeko instalazioak, Euskal Itsas Museokoak, eta barruan egiteko beste jarduera batzuk diseinatuta dauzkagu.

Uda ahaztezina izango dute eta gure etorkizuneko arrantzaleak izaten ikasiko dute!

Zer egingo dugu?

Gure webguneko Deskribatu atalean, programaren 2. astea osatzen duten 5 egunen banakapena ikusi ahal izango duzu.

Zer hartzen du barne?

  • Jardueretarako materialak
  • Itsasontziz Santa Klara uhartera egindako bidaiak
  • Istripu-asegurua eta erantzukizun zibila