Antxoaren denboraldiaren erdian gaude eta denboraldi berriko sagardoa botilaratu berri da.
Kofradia-Itsas Etxera etorri nahi al duzue une atsegin bat pasatzera eta gure kulturako bi produktu ikoniko hauek ezagutzera?
Unai Agirre Euskal Sagardoaren koordinatzaileak, Kofradia-Itsas Etxeko sukaldaritza taldeko Norberto Rodriguez-ek eta baxurako gure arrantzale batek uztartzearen xehetasun gehiago ezagutzeko aukera emango digute.
Arratsalde atsegina pasako dugu baxurako arrantzaz, Euskal Sagardoaz eta gastronomiaz hitz egiten.