Euskadiko arrainarekin elikatu, arrantza jasangarria ezagutuz

Kofradia-Itsas Etxeak eta Cristina Enea Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin, “Euskadiko arrainarekin elikatu, arrantza jasangarria ezagutuz” lehiaketa-erronka aurkeztu dute. Ekimen berri honen helburua da arrantza-sektorea gazteenei hurbiltzea, modu proaktiboan parte har dezaten eta ikas dezaten, baxurako espezieei buruzko ikerketa didaktikoa eta sukaldaritza-sormena erraztuz ikastetxeen bitartez.

Lehiaketa-erronkan parte hartzeko, interesa duten ikastetxeek

Errezeta bat egitea izango da erronka, ondorengo espezie bat erabilita: hegaluzea, berdela, Kantauriko antxoa, legatza edo itsas aingira. Errezetan informazioaz gain ondorengoa ere aipatu behar da: espeziearen izen zientifikoa, ze barku mota arrantzatzen dute espeziea, ze arrantza teknikak erabiltzen dituzte, espezieari buruzko ezaugarriak eta argazkia.

Proiektuek testuak, irudiak, argazkiak eta bideo edo audioetarako estekak izango dituzte.

Zein da lehiaketaren saria?

Proiektu eta errezeta-liburu onenak aurkezten dituzten hiru eskola-taldeek “Arrantza ikustera goaz” jardueran parte hartzeko saria jasoko dute gela guztiarentzat. Jarduera horretan, talde irabazleek arte xeheen itsasontzi bat zuzenean ikusi ahal izango dute arrantzan, bidaiari-ontzi batean. Esperientzian zehar, baxurako beste ontzi baten arrantza-lanen lekuko izango dira ikasleak: arrantza-aparailuak jasoko dituzte, teknika bakoitzari buruzko azalpenak emango dituzte, harrapatutako espezieak identifikatuko dituzte, haien ohiturei eta bizi diren ekosistemei buruzko ezaugarriak azalduko dituzte...

Esperientzian zehar, lehen pertsonan jasoko ditu azalpenak taldeak, ontziko patroiaren eskutik. Gehienez 60 lagunentzako tokia duen jarduera egiteko, erakunde sustatzaileek data bat adostuko dute talde irabazleen arduradunekin, eta horretarako, kontuan hartuko dira ikasturtearen unea, arrantza-denboraldia eta eguraldia.

Era berean, parte hartzen duten talde guztiek ingurumenari buruzko argitalpen didaktiko bat jasoko dute.

Nola har dezaket parte?

Hezkuntza-mailak: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak

Proiektuak aurkezteko epea: maiatzaren 30era arte, egun hori barne

Proiektuaren garapena: gela osoa edo 6 ikasleko taldeak

Dokumentuaren gehieneko pisua: 5 MB.

Proiektuak bidaltzeko helbidea: izanarrantzale@kofradia.eus

Lehiaketa-erronkari buruzko informazioa

Proiektuari ekin ahal izateko, erakunde antolatzaileek “Irakasleentzako baliabideen gida” bat diseinatu dute, informazio orokorra, jarduera-proposamenak eta errezetak egiteko ereduak biltzen dituena.

Hemen “Irakasleentzako baliabideen gida” eskura dezakezu

Kontutan hartu behar duzun legeria

Deialdi honetan parte hartzen duten ikasleen irakasleek ziurtatu behar dute lanetan ager daitezkeen ikasleen ahots- eta/edo irudi-eskubideak lagatzeko agiriak badituela, deialdi honen arabera beharrezkoa den luzerarekin, legezko ordezkariek behar bezala sinatuta.

Hemen ahots-eskubideak (eta/edo irudia) lagatzeko eredua eskura dezakezu

Deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du lan irabazleetan parte hartzen duten irakasle eta ikasleek 50 urteko epean, lurralde, material eta geografia mugarik gabe eta hirugarrenei lagatzeko aukerarekin (lagapenaren xede diren ondare eskubide guztiak edo batzuk), erreprodukziorako eskubide guztiak, paperezko euskarrian eta euskarri elektronikoan argitaratzea, finkatzea, konpilazioa, komunikazio publikoa, eraldaketa, banaketa edozein bitarteko edo formatutan (Internet eta sare sozialak barne) eta, oro har, egindako lanen ustiapena.

Hemen jabetza intelektualeko eskubideak lagatzeko eredua eskura dezakezu.

Tips para detectar la frescura del pescado

Los ojos son saltones y sus pupilas, negras y brillantes.
Los ojos son saltones y sus pupilas, negras y brillantes.

El pescado en casa

Mantener en frío

El trabajo minucioso para mantener la cadena de frío se puede echar a perder por una mala conservación del pescado una vez lo hayas adquirido en la pescadería. Por eso, se recomienda meterlo en la parte más fría del frigorífico, entre 2 y 4 ºC y después consumirlo lo antes posible.

Ver vídeo

Anchoas marinadas

Ingredientes

  • 100gr de anchoas/persona
  • 1 diente de ajo
  • Una pizca de harina
  • 1 chorrito de vino blanco
  • 1 cazo de fondo de pescado
  • Un poco de perejil