Bidalketak eta itzulketak

1. SARRERA

Agiri honetan zehazten dira www.kofradia.eus webgunean sartzeko eta erabiltzeko, eta webguneko produktu edo zerbitzuen salerosketarako baldintzak.

Erabiltzaileak arretaz irakurri behar ditu baldintzak, cookie-politika eta pribatutasun-politika, webgune honetako zerbitzuak erabili aurretik.

Webgune hau erabiltzen baduzu, edo eragiketaren bat egiten baduzu, baldintzak eta datuen babeserako politika onartu, eta baimena ematen duzu. Baldintzak irakurri ondoren ez bazaude ados haiekin edo zure datu pertsonalei emango zaien tratamenduarekin, ez erabili webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak.

Erakunde arduradunak aukera izango du baldintza orokorrak nahinoiz aldatzeko. Erabiltzaileak aldian-aldian irakurri behar ditu, edozein unetan aldatu baitaitezke. Aplikatu beharreko baldintzak kasuan kasuko salerosketaren unean erakusgai daudenak izango dira.

Baldintzen gainean zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin, harremanetarako posta-helbide eta telefonoen bidez.

2. ALDERDIAK

Batetik, ondasun edo zerbitzuen hornitzailea:

Sozietatearen izena: GIPUZKOAKO ITSASBAZTERREKO ARRANTZA EKOIZLEEN ELKARTEA
IFK/IFZ: G20140190
Sozietatearen helbidea: Zuatzu kalea, Ulia eraikina 4, 20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Arrantza Ekoizleen Elkarteen Erregistroan inskribatua / OPP5
Telefono-zenbakia: 943451782
Emaila: admin@kofradia.eus

Aurrerantzean, OPEGUI.

Bestetik, webgunearen erabiltzailea, izan erabiltzaile-gakoa eta pasahitza emanda erregistratu delako, izan erregistratu gabe erabiltzen duelako. Erabiltzaileak datu horien erabileraren eta zaintzaren erantzule izango da, eta OPEGUIri emandako datu pertsonalek egiazkotasuna bermatu beharko du. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, webgunea erabiltzean, eskaera egitean edo beste eragiketa batzuk egitean baldintza hauek betetzeko:

  1. Webgunea legezko kontsultak edo eskaerak egiteko bakarrik erabiltzea.
  2. Gezurrezko edo iruzurrezko eskaerarik ez egitea.
  3. Harremanetarako datuak eman eta beti egunean edukitzea. Nahitaez eman beharreko informazioa eman ezean, eskaera ezetsi egin beharko dugu. Eskaera bat eginda, erabiltzaileak 18 urte baino gehiago dituela eta kontratuak egiteko lege-gaitasuna duela aitortzen du.

3. BALDINTZA OROKORREN XEDEA

Baldintza orokor hauen xedea da OPEGUIren eta erabiltzailearen artean sortzen den harremana, salerosketa-kontratua edo zerbitzu-kontratua, arautzea. Harreman hori erabiltzaileak online kontratazioan bere datuak dagozkion laukian markatuz eman eta ordainketa egiten duenean sortzen da.

Salerosketa-kontratuko harremana ezartzeak esan nahi du produktu edo zerbitzu jakin bat webgunearen bitartez publikoki zehaztu eta azaldutako prezio baten truke eskainiko dela.

4. KONTRATAZIO-PROZEDURA. NOLA EGIN ESKAERA

OPEGUIk eskaintzen dituen zerbitzuetan sartzeko, erabiltzaileak modu askean eta bere borondatez eman beharko ditu nahitaez eman behar dituen datuak.

Erabiltzaileak modu arduratsuan baliatuko ditu eta ez ditu utziko hirugarrenen esku. Horiek galduz gero edota baimena ez duen hirugarrenen batek horietarako sarbidea izan duela edo lapurtu egin dituela jakinez gero, OPEGUIri horren berri emango dio, hark berehala blokea ditzan.

Kontratazio-prozedurak behean adierazitako urratsei jarraituko diela jakinarazten da, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 27. artikuluan eskatutakoaren arabera:

  1. Hautatu erosi nahi dituzun produktuak edo jaso nahi dituzun zerbitzuak. Hautatzen den produktu edo zerbitzu oro erosketa-orgara gehituko da.
  2. Eskuratu nahi diren produktuak edo zerbitzuak hautatuta, erosketa-orgaren pantailan, eskaeraren laburpen bat agertuko da, hautatu diren produktu edo zerbitzu guztiak zerrendatuta. Deskontu-bonua baduzu, markatu dagokion laukia.
  3. Ondoren, hautatu «Amaitu erosketa».
    Gurean konturik ez baduzu, adierazi eskatzen zaizkizun datuak. Datuak sartuta, eta ordainketa egin baino lehen, nahi baduzu, kontu bat sortu dezakezu zure datuak gordeta geratu, eta hurrengo batean erosketak arinago egin ahal izateko. Horretarako, hautatu goian ezkerraldean dagoen «Kontu bat ireki nahi?» aukera.
    Ez baduzu konturik sortu nahi, hautatu «Amaitu erosketa».

    Gurean lehenago Internetez erosketarik egin baduzu, identifikatu zure helbide elektronikoa goian eskuinean adierazita. Datuak automatikoki agertuko dira, zure helbide elektronikoa eta pasahitza sartu eta bat.

  4. Helbidea. Nahi izanez gero, aldatu entrega- edo fakturazio-helbidea, kontua sortzeko prozesuan adierazitakoekin bat ez badatoz.
    Jarraitzeko, klikatu «Egin eskaera».
  5. Bidalketa-gastuak. Doakoak, zenbatekoa zein den. Edonola ere, eskaera guztietan zehazten dira. Irakurri horri dagokion atala. (Estatu barneko bidalketak doan, 150€-tik gorako erosketetan).
    Jarraitzeko, onartu salmenta-baldintza orokorrak eta klikatu «Hurrengoa».
  6. Ordaintzeko modua. Hainbat ordainketa-aukera dituzu eskura:
    Klikatu «Stripe», ordainketa modu hori erabili nahi baduzu.
    Klikatu «Paypal», erosketa Paypal kontuaren bidez ordaindu nahi baduzu.
  7. Eskaera berrestea. Eskaera baliozkotu ondoren, berrespen-mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikoz. Mezuan, zure izena, eskaeraren deskribapena, prezioa eta bidalketa-helbidea, edo kontratatu den zerbitzuarena, agertuko dira. Gure sisteman, eskaeraren data eta edukia erregistratuta geratzen dira, eta berretsi geroago, bat etor dadin eskaera egin den unean eskaintzen zen produktuaren deskribapenarekin eta zerbitzua eman daitekeela baieztatzeko.

ZERBITZUAREN ESKURAGARRITASUNA Webgune honetan eskaintzen diren artikuluetan, estatu barneko (Kanariak izan ezik) Portugalerako eta Frantziarako bidalketak bakarrik onartzen dira.

5. ESKAEREN ENTREGA

Eskuragarri dauden produktuetarako entrega-epeak dira.

Prezioak BEZarekin dira.

Erabiltzaileak adierazi nahi izan duen helbidean entregatuko dira eskaerak. Hala, OPEGUIk ez du erantzukizunik izango produktua ez bada entregatzen, horren arrazoia emandako datuen faltsutasuna, zehaztugabetasuna edo eskastasuna bada, edo entrega egiteko hautatutako bidalketa-enpresari egoztekoak ez zaizkion arrazoiengatik entregatu ez bada, esaterako, hartzailea ez egoteagatik.

Eskaera egin eta zenbatekoa ordaindu ondoren, berrespen-mezua jasoko duzu gehienez 72 orduren buruan, produktua eskuragarri dagoela adierazteko eta bidalketa-epea zehazteko.

Normalean, eskaera bizpahiru egun balioduneko epean entregatzen dira. (penintsulan eta Balear uharteetan).

Entrega berandutzen bada, jarri harremanetan OPEGUIrekin, adierazitako komunikazio-bideetako edozein erabilita.

Komeni da entregaren unean egiaztatzea eskatutakoa eta entregatutakoa bat datozela eta egoera ezin hobean dagoela. Entregatu diren artikuluekin edo horien egoerarekin ados ez bazeunde, sinatu eta adierazi idatziz garraiolariaren entrega-albaranean zer hutsegite aurkitu duzun.

Entrega gauzatutzat hartuko da eskaera erosleari edo erosleak adierazitako pertsonari entregatzen zaionean. Eskaera entregatutzat hartuko da erositako artikuluen jabetza materiala eskuratzen denean; alegia, eskaeraren entrega-agiria erosleak adierazitako entrega-helbidean sinatzen denean.

6. PREZIOA

Gure webgunean erosketa edo kontratazioa egin den unean jarrita dagoena izango da produktuen edo zerbitzuen prezioa, non eta ez den nabarmena prezioa okerra dela. Saiatzen gara beti gauza bakoitzari bere prezio zuzena jartzen, baina akatsik ere gerta daiteke. Ikusten baldin badugu eskatu duzun produkturen baten prezioa ez zela zuzena, lehenbailehen jakinaraziko dizugu eta bi aukera emango dizkizugu: prezio zuzena ordaintzea, edo eskaera ezereztatzea. Zurekin hitz egin ezin badugu, eskaera ezereztatu egingo dugu, eta dagoeneko zatiren bat ordainduta baldin baduzu, itzuli egingo dizugu. Garbi baldin badago prezioak ezin zuela zuzen egon, eta, zentzuz, akatsa zerorri ere konturatzeko modukoa baldin bada, guk ez dugu produkturik okerreko prezio merkeago horretan saltzeko obligaziorik izango (ezta bidaliko dizugula baieztatzeko agiria dagoeneko igorrita egonda ere).

Produktu edo zerbitzu orori aplikatzeko diren prezioak webgunean argitara eman, eta kontratazio-prozesuaren azken fasean modu automatikoan aplikatzen direnak izango dira. Webgunean adierazitako prezioa guztiak, ezpada hutsik edo hutsegiteren batekin daudela, baliozkoak dira, eta BEZa barne hartzen dute, baina ez bidalketa-gastuak. Horiek zenbateko osoari gehitzen zaizkio.

Prezioak nahinoiz aldatu daitezke, baina aldaketek ez diete eragindako jada berretsita dauden eskaerei.

7. BIDALKETA-GASTUAK

Prestaketa- eta bidalketa-gastuak zenbatekoaren araberakoak dira:

  • Estatu barneko penintsulako bidalketak doan 150 €-tik gorako erosketetan.
  • Kontsultatu tarifen taula

Zerbitzu horretan eskaintzen diren produktuak azken kontsumitzaileari zuzenduta daude, eta Txikizkako Merkataritzari buruzko Legean xedatutako zehaztapen eta baldintzak dituzte. Hala, kontsumitzaile arrunt baten parametroez haragoko eskaerak edo erosle edo hartzaile beraren eskaera masiboak zerbitzatu gabe gera daitezke.

Zerbitzuak bidalketa-gasturik gabeak dira berez.

8. ORDAINTZEKO MODUAK

OPEGUI bi ordainketa-bide jartzen ditu aukeran: Stripe edo Paypal.

  1. PayPal erabiliz ordaintzea.
    PayPal lagungarria da kreditu-txartelak areago babesteko, sektoreko segurtasuneko eta iruzurraren prebentzioko sistemarik onenak dauzkanez. PayPal erabiltzean, finantza-informazioa ez da inoiz partekatzen saltzailearekin.
  2. Stripe erabiliz ordaintzea.
    Stripe plataformarekin ere ordaindu ditzakezu erosketak. Interneten ordainketak erraztea xede duen ordainketa modua da.

OPEGUIri egindako ordainketa orok erabiltzaile erregistratuaren izenean egongo den faktura bat jaulkitzea eragingo du. Faktura hori automatikoki bidaliko da erabiltzaileak emandako helbide elektronikora, eta eskuratu den produktuari atxikita ere bidaliko da.

9. BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA ETA FAKTURAZIOA

Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko zerga-araudian xedatzen denaren arabera, artikuluen entrega-helbidea Espainiako BEZaren aplikazio-eremuaren barnekotzat hartuko da, ezpada helbidea Kanarietakoa, Ceutakoa edo Melillakoa dela. Produktu edo zerbitzu bakoitzean, indarreko legedian zehazten den BEZa aplikatuko da. Faktura euskarri elektronikoan egiteko baimena ematen diguzu, baina edozein unetan eskatu ahalko diguzu paperean ematea. Horretarako, faktura euskarri horretan jaulki eta bidaliko dizugu.

Zerbitzu guztietan dagokien BEZa sortuko da.

10. ITZULKETA-POLITIKA. UKO EGITEKO ESKUBIDEA

Azken kontsumitzaile gisa egin baduzu erosketa eta ez saltzaile edo enpresaburu gisa, kontratu honi justifikatu beharrik gabe uko egiteko eskubidea duzu 14 egunez.

Uko egiteko epea 14 egun naturalekoa izango da, zuek edo zeuk adierazitako hirugarren batek, garraiolaria ez denak, ondasunen jabetza materiala eskuratu duzun edo duen unetik hasita, alegia, entregatu direnetik.

Uko egiteko eskubidea baliatzeko, idatziz adierazi beharko diguzu horixe, eta lehen adierazitako helbideetara igorri.

Baldintza honi atxikitako uko egiteko inprimakia erabili dezakezu, edo idatzi bat igorri diezagukezu, eskaera zuzen identifikatu behar den informazioa bederen adierazita.

Kontratuan atzera zuk eginez gero, zure aldetik jaso ditugun ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, entregari dagozkion gastuak barne (guk eskaintzen dugun entregatzeko modalitaterik merkeena ez den beste bat aukeratu baduzu, ez dira hark eragindako gastu gehigarriak itzuliko); hori atzerapenik gabe gauzatuko dugu, eta gehienez ere 14 egun naturaleko epean, kontratuan atzera egiteko erabakia jakinarazten diguzun egunetik kontatzen hasita. Diru-itzulketa hori egiteko, zuk hasierako transakzioan baliatu zenuen ordainketa-bitarteko berbera erabiliko da. Diru-itzulketa horrek ez dizu inolako gasturik eragingo. Aurrekoak gorabehera, itzuli beharreko dirua atxiki ahal izango dugu ondasunak jaso arte edo zuk horiek itzuli izanaren froga bat aurkeztu arte, lehenengo betetzen den baldintzaren arabera.

Salgaia gure biltegian jasota, eta egoera egiaztatuta, zenbatekoa eta bidalketa-gastua itzuliko dira, bezeroak erabilitako ordainketa bidearen bitartez, betiere gehienez 14 egun naturaleko epean, salgai itzulia hartu denetik hasita. Ondasunaren edo zerbitzuaren itzulketaren kostu zuzena bezeroaren kontura izango da, KELOrekin bat.

Uko egiteko eskubidearen salbuespenak. Itzulketarik ez da egin ahalko kasu hauetan:

  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileak emandako zehaztapenen arabera egin diren edo argi eta garbi pertsonalizatuta dauden ondasunak hornitzeko kontratuetan.
  • Osasuna edo higienea babesteko arrazoiak direla-eta, itzultzeko modukoak ez diren ondasun zigilatuak hornitzeko kontratuetan, horiek entregatu ostean zigilutik atera direnean.
  • Azkar hondatu edo zaharkitu daitezkeen ondasunak hornitzeko kontratuetan.
  • Osasuna edo higienea babesteko arrazoiak direla-eta, itzultzeko modukoak ez diren ondasun zigilatuak hornitzeko kontratuetan, horiek entregatu ostean zigilutik atera direnean.
  • Aisialdi-jarduerekin lotura duten zerbitzuak, kontratuak data edo aldi batean berariaz egitekoak badira.
  • Horiek entregatu ostean eta horien izaera kontuan hartuta, beste ondasun batzuekin modu askaezinean nahastu diren ondasunak hornitzeko kontratuetan.
  • Zigilatutako soinu-grabaketak, bideoak, bideo-jokoak eta programa informatikoak, edozein euskarri fisikotan (CD, biniloa, DVD, blu-ray, etab.), kontsumitzaileak zigilua kendu badie entregatu ondoren.
  • Euskarri materialean eskaintzen ez den eduki digitaleko hornidura gauzatzen denean.

Baldintza orokor honi atxikita duzu uko egiteko inprimakia.

11. EZEZTATZE-POLITIKA

Erakundeak berak ezeztatzea

OPEGUIk eskubidea izango du ekitaldi edo jarduera edozein ezeztatzeko, baldin eta horiek izen-emate gutxi badute edo barne-arrazoiengatik ezin badaitezke egin.
Zein baldintzatan ezeztatu den, beste data bat zehaztu ahalko da ekitaldi bererako.

Erabiltzaileak berak ezeztatzea

Ezezte idatziak bakarrik onartuko dira, eta helbide elektroniko honetara bidali badira: kaixo@kofradia.eus Mezuaren gaian honakoa adierazi beharko da: ERRESERBA EZEZTATZEA.

Jarduera egin baino gutxienez 15 egun natural lehenago ezeztatzen bada erreserba, egindako ordainketaren % 100 itzuliko da.

Jarduera egin baino 15 eta 7 egun natural lehenago artean ezeztatzen bada erreserba, egindako ordainketaren % 50 itzuliko da.

Jarduera egiteko 7 egun natural baino gutxiago geratzean ezeztatzen bada erreserba, ez da ordaindutakotik deus itzuliko.

Gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin jakinarazita, jarduera beste pertsona bati eskuordetu dakioke.

Itzulketa ordainketa egin den bide beretik egingo da.

12. ERANTZUKIZUNA ETA ERANTZUKIZUNAZ LIBRATZEA

Gure web orriaren bitartez eskuratutako edozein produkturen gainean OPEGUIri dagokion erantzukizuna erosteko prezioari buruzkoa da, eta ez besterik.

Webgune honetan agertzen diren produktuei buruzko deskribapen, informazio eta material guztiak “dauden horretan” eskaintzen dira, eta inongo berme espresu, inplizitu edo bestela eratorritako bermerik gabe, ezpada legezkoak. Hala, kontsumitzaile edo erabiltzaile gisa egin baduzu kontratua, OPEGUIk kontratuarekin bat datozen artikuluak eskaini beharko dizkizu ezinbestean, eta produktua entregatzean hautemandako edozein desadostasunen ardura hartuko du bere gain. Produktuak kontratuarekin bat etorriko dira baldin eta
(i) geuk eskainitako deskribapenaren araberakoak badira, eta webgunean aurkeztu ditugun ezaugarriak badituzte,
(ii) mota horretako produktuei emandako erabilera arrunterako egokiak badira eta
(iii) mota bereko produktu batean espero diren kalitatea eta ezaugarriak badituzte.

13. BERMEA

Produktuen bermeari dagokionez, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak bi urteko legezko bermea agintzen du izaera iraunkorreko ondasunentzat, entrega-datatik hasita. Kontsumitzaile eta erabiltzaileak adostasun-ezaren berri eman beharko dio saltzaileari. Horretarako, gehienez bi hilabeteko epea izango du adostasun-eza agertu denetik hasita.

Ez dira barne hartzen zabarkeriak, kolpeek, erabilera desegokiak, tentsio desegokiak eta zerbitzu teknikoak, hala behar denean, egin ez duen okerreko instalazioak eragindako gabetasunak, ezta erabilera normalari loturiko material-higadurak ere.

Bermearen erabilera justifikatuta dagoen gorabeheratan, artikulua konpontzea, ordeztea, merkatzea edo itzultzea aukeratuko da, legean ezarritakoa betez.

Aldaketa edo itzulketa orotan ezinbestean aurkeztu beharko da salmenta-egiaztagiri edo fakturaren bat. Alegia, berrespen-mezu elektronikoa edo entrega-orria. Gurekin harremanetan jartzeko, erabili adierazi diren telefono-zenbakiak eta helbideak.

14. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Gure webgunean ageri diren markak eta logotipoak erregistratuta daude eta ezin dira erabili webgunearen arduradunaren baimen idatzirik gabe. OPEGUI da horien titularra, eta erabilera-lizentziaduna.

15. OPEGUI-REN ETA ERABILTZAILEEN ARTEKO KOMUNIKAZIOAK

Kontsumoari buruzko legediak hala aginduta, zuri helarazteko informazio edo komunikazioen zati bat idatziz helarazi behar dizugu. Horrenbestez, baldintza orokor hauek onartuta, elkarren arteko komunikazioak adierazi diguzun bitarteko elektronikoen bidez gauzatzea onartzen duzu. Kontratuari dagokionez, zu prest zaude komunikaziorako bitarteko elektroniko horiek erabiltzeko eta aitortzen duzu modu elektronikoan bidaliko dizugun kontratu, jakinarazpen, informazio eta gainerako komunikazioa guztiek ondo betetzen dutela idatzizkoa izateko betebeharra. Baldintza honek ez du inongo eraginik kontsumitzaile zaren aldetik legez dagozkizun eskubideetan.

16. EZINBESTEKO KASUAK

OPEGUIk ez du ardurarik izango webgunerako sarbidean, haren funtzionamenduan eta erabileran gerta daitezkeen berandutzeen edo akatsen gainean, ezta webgunearen erabilezintasunen edo funtzionamendu okerren gainean, baldin eta matxuraren iturria hondamendi naturalen bat bada (lurrikarak, uholdeak, tximistak edo suteak), edo ezinbesteko kausak, muturreko larrialdi-egoerak (gerrak, eragiketa militarrak, liskar zibilak), grebak, itxiera patronalak edo bestelako ezinbesteko kausak edo zorizko kausak.

17. DATU PERTSONALEN BABESA

OPEGUIk konpromiso irmoa du datu pertsonalei buruzko Europako eta Espainiako araudia betetzeko, eta Datu pertsonalei eta eskubide digitalen bermeari buruzko 3/2018 Legean zein 679/2016 (EB) Erregelamenduan xedatutako betekizunak osorik beteko dituela bermatzeko.

Zerbitzu edo eduki jakin batzuk erabili edo horietan sartzeko, OPEGUIk erregistro-inprimaki jakin batzuk betetzeko eska diezaieke erabiltzaileei, eta horietan ezinbestean eman behar dira datu pertsonal batzuk. OPEGUIk kasuan-kasuan zehazten diren helburuetarako eta baldintzen pean erabiliko ditu datuok.

Webguneko edozein inprimaki bete eta bidalita, erabiltzaileak baimen adierazia ematen dio OPEGUIri datuak bildu eta automatikoki tratatu ditzan, edo, kasuan-kasuan, laga ditzan, zehazten diren helburuetarako eta baldintzen pean.

18. PRIBATUTASUN-POLITIKA

Web orri hau erabiltzen duzun bakoitzean pribatutasun-politika aplikatuko zaizu; hortaz, irakurri ezazu testua, ados zauden jakiteko.

Emandako datu pertsonalak OPEGUIren ardurapeko fitxategietan tratatuko dira, helburu hauekin:

  1. Salerosketa-kontratua edo zerbitzu-kontratua, edo bien arteko beste edozein kontratu garatu, bete eta gauzatzea.
  2. Eskakizunei erantzutea.
  3. OPEGUIren produktuen edo zerbitzuen gaineko informazioa helaraztea, posta elektroniko edo komunikabide elektroniko baliokideren baten (SMSak) bidezko merkataritza-jakinarazpenak barne.

Zerga-araudian ezarritako epean gordeko dira datu pertsonalak, eta zuk kontrakoa adierazi ezean, denbora mugarik gabe.

OPEGUIk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, datu pertsonalen isilpekotasuna zaintzeko konpromisoa hartzen du.

Zure datuak ez zaizkio lagako inongo erakunderi, ezpada legez ezarritako baldintzetan eta erosi diren produktuak edo eskuratu den zerbitzua entregatzeko edo emateko beharrezkoak direnak.

Zure eskubideak baliatzeko (datuetara sartzea, horiek zuzentzea, tratamendua mugatzea, datuak ezabatzea, datuen eramangarritasuna eskatzea eta datuak ezeztatzea) eta emandako baimena atzera botatzeko, idazki bat bidali behar duzu, zure NANaren kopiarekin batera, agiriaren goiburuan adierazitako posta helbidera edo helbide elektronikora.

Era berean, OPEGUIk beharrezko diren neurri teknikoak zein antolakuntza-neurriak hartu ditu erabiltzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, baita datuok galtzea, aldatzea edo/eta baimenik gabeko hirugarrenen eskura geratzea saihesteko ere.

19. COOKIE-EN ERABILERA

Zure ordenagailuari buruzko informazioa bil dezakegu; batzuetan, baita IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile mota ere, sistema administratzeko. Gure webgunean nola nabigatzen duzun adierazten duten datu estatistikoak dira.

Estatistika kontu beragatik, Internet orokorrean nola erabiltzen duzun jakiteko informazioa ere aterako dugu zenbait kasutan, zure ordenagailuko disko gogorrean gordetako cookie-fitxategi baten bidez. Cookieek zure ordenagailuaren disko gogorrera transferitzen den informazioa daukate.

Cookieen gainean indarrean den legediari buruzko informazioa dago webgunean.

20. DEUSEZTASUN PARTZIALA

Baldintza hauetakoren bat deusez eta indargabe kalifikatuko balira agintari eskudunaren ebazpen irmo baten bidez, gainerako zehaztapen eta baldintzak indarrean egongo dira, deuseztasun partzial horrek haietan eraginik ez duenez.

21. LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Webgunearen erabilera eta webgune horretan produktuak erosteko kontratuak Espainia legedian daude araututa. Webgunearen erabileratik edo kontratu horietatik edo kontratuak direla-eta sortzen den edozein eztabaida Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegietako jurisdikzio ez esklusiboaren men geratuko da.