Ongi etorri euskal arrantzaleen etxera
Sasoi honetan zer dugu? Atun gorria eta Hegaluzea
Atun gorria
Tunido guztien artean handiena eta preziatuena da, bere haragia, kolore gorrizta eta koipe askokoa, oso baloratua baita. Berezkoak dituen tamainak, abiadurak eta indarrak arrantzaleen miresmena erakarri dute antzinatik. Beita biziarekin kanaberaz arrantzatzen da, eta 100 kilo baino gehiago pisatu ditzake.
Hegaluzea
Hegaluzeak banaka arrantzatzen dituzte, sarerik gabe, eta arrantza aparailu tradizionalak erabiliz, arrainak sufri ez dezan, eta horrenbestez, kalitate handiagoko haragia izan dezan. Kalitate goreneko arraina da, parerik gabeko testura eta zaporea dituena. Euskal Herriko itsasontziek harrapatzen dituzte, hemendik Irlandarako bidean; izan ere, hegaluzea oso arrain migratzailea da.