Kofradia-Itsas Etxea
Ongi etorri Kofradia-Itsas Etxera, Euskadiko artisau-arrantzari eta itsasbazterreko arrantzari balioa ematen dion proiektura, hain justu.
Kofradia-Itsas Etxeari esker, espezie bakoitzari dagozkion denboraldiak zein diren eta itsasbazterreko euskal arrantza-ontziek zein arrantza-tokitan jardun ohi duten jakingo duzu, Bizkaiko Golkoan gauzatutako arrantza-jarduerarekin lotutako datu eta tekniken eta sektorearen balio-katearekin zerikusia duen guztiaren (arrantzaleak, saregileak, kontserbagileak, lonjak, kofradiak, etab.) berri izateaz gainera. Gainera, hemengo arrantzaleek itsasbazterreko arrantzaren bidez harrapatutako arrainak dastatzera ere gonbidatzen zaitugu.