Kofradia-Itsas Etxea, Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradia eta Hondarribiko Udala elkarlanean arituko dira artisau-arrantza udalerriko gazteei hurbiltzeko

Kofradia-Itsas Etxea, Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradia eta Hondarribiko Udalaren arteko lankidetza sendotu egin da Izan Arrantzale programaren aldeko apustu berri batekin. Ekimen horren helburua Euskadiko artisau-arrantzaren belaunaldien arteko erreleboa sustatzea eta sektore estrategiko hori gazteengana hurbiltzea da. 

Urtebeteko elkarlanaren ostean, hiru erakundeek arrantza sektorearen presentzia sustatzen jarraitzen dute udalerrian, haur eta nerabeei zuzendutako hezkuntza jardueren bitartez. Izan Arrantzale Gabonetan eta Aste Santuan STEAM trebetasunak garatzen espezializatuta dagoen GazteTEK programan sartu zenetik, proiektua tokiko hezkuntza- eta kultura-agendan protagonismoa hartuz joan da. 

Udalerrian martxan jartzeko, proba pilotu bat egin zen, 2024ko martxoan, Hondarrribiako Gaztelekuko bazkide diren 13 eta 16 urte bitarteko 9 gaztek osatutako talde batekin. Horiek arrantzaleen kofradia bisitatu zuten, eta, ondoren, jarduerari buruzko ikuspegia eman zuten, baita arrantzaren munduari buruz jorratu eta ikasi nahiko lituzketen edukiei buruzkoa ere. Euren iritziak kontuan hartuta, Kofradia-Itsas Etxeak proposamen berezia egin zuen, eta Hondarribiko Udaleko Gazteria sailarekin batera, 2024-2025 bitarteko gabonetan, Izan Arrantzale Hondarribian jarri zuten martxan. 

Orain, uztailean zehar, Izan Arrantzale Gazteriako udalekuetan egokitu eta txertatuko da. Oraingo honetan, Hondarribiko neska-mutilek Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradia bisitatuko dute, eta modu ludiko eta parte-hartzailean ezagutu ahal izango dute arrantza-sektorearen benetako jarduera: espezieak eta sasoiak, arrantza-tresnak, ontziko bizitza… Hori guztia, udalerriko nortasunaren funtsezko zati den ogibide tradizional eta jasangarri horrekiko interesa pizteko diseinatutako jokoekin, itsasoko eskulanekin eta arrantza-tailerrekin konbinatuta.  

Ekimen honen bidez, Kofradia-Itsas Etxeak, Done Pedro Itsas-Gizonen Kofradiak eta Hondarribiko Udalak euskal itsasertzaren garapen jasangarriarekin duten konpromisoa berresten dute, hezkuntzaren alde eginez eta belaunaldi berriei ezagutzak transmitituz. 

Izan Arrantzale Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundearen (Opegui) ekimena den Kofradia-Itsas Etxeak bultzatutako proiektu estrategikoa da. Bere helburua artisau-arrantzari balioa ematea da, herritarren artean baxurako arrainaren kontsumoa sustatuz eta sektorean belaunaldien arteko erreleboa landuz. 6 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta adin tarte bakoitzari egokitutako azpiprograma desberdinetan egituratzen da (Izan Arrantzale Kaiatik, Izan Arrantzale Barkutik, Arrantza ikustera goaz!, etab.), beti ere kofradiak bilgune eta ikastoki izanik. 

Informazio gehiago: komunikazioa@kofradia.eus 

Tips para detectar la frescura del pescado

Los ojos son saltones y sus pupilas, negras y brillantes.
Los ojos son saltones y sus pupilas, negras y brillantes.

El pescado en casa

Mantener en frío

El trabajo minucioso para mantener la cadena de frío se puede echar a perder por una mala conservación del pescado una vez lo hayas adquirido en la pescadería. Por eso, se recomienda meterlo en la parte más fría del frigorífico, entre 2 y 4 ºC y después consumirlo lo antes posible.

Ver vídeo

Anchoas marinadas

Ingredientes

  • 100gr de anchoas/persona
  • 1 diente de ajo
  • Una pizca de harina
  • 1 chorrito de vino blanco
  • 1 cazo de fondo de pescado
  • Un poco de perejil