Kofradia-Itsas Etxea Sariak

Azaroan 27-an, Kofradia-Itsas Etxea sarien 1. edizioa ospatu da Donostiako Aquariumean.

 

Sari hauek baxurako arrantzaren sektoreak Euskadiko baxurako arrantza babestu, zabaldu edo bultzatu duten erakunde eta pertsonei egin nahi dien aintzatespena dira.

 

Sarien kategoriak eta sarituak

 

Ekitaldian zehar, “Kofradia-Itsas Etxea Sarien” kategoria ezberdinak banatu ziren.

 

Lonja Manuelako Manuela Jauregui-k olagarro-zopa deshidratatu bat egitean oinarritutako dibertsifikazio-proiektu batean izandako lidergoa balioa jartzen duen Kofradia-Itsas Etxea dibertsifikazioaren saria jaso zuen. Proiektu honek, era berean, Euskadin tradizio gastronomiko handia mantentzen laguntzen du. Gainera, familia osoa proiektu horretan sartuta dago, bere senarrak arte txikietako Getariako Manuelak II itsasontzian arrantzatzen baititu olagarroak.

 

Bestalde, sektoreak José Ignacio Espel-i (Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioaren egungo presidentea) eskerrak eman nahi izan zizkion Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHIko zuzendari izan zen urteetan baxurako patroiei eta arrantzaleei eman zien laguntzagatik eta arrantzako sailburuorde izan zenean egin zuen lanagatik, Sektoreari Laguntzeko Kofradia-Itsas Etxea saria emanez.

 

Ortze (Blas de Lezo Pasaiako Itsas Arrantza BHIko Eskola Ontzia) izan zen sarien hirugarren kategoriako protagonista, Berrikuntzaren Kofradia-Itsas Etxea saria jasoaz, %100ean euskal teknologiarekin garatutako propultsio hibridoko lehen ontzia izateagatik.

 

Hondarribiko Done Pedro Arrantzaleen Kofradian izandako ibilbide profesionalari balioa emateko helburuarekin, Ibilibide Profesionalaren Kofradia-Itsas Etxea saria kofradia horretako egungo idazkaria den Andres Olaskoaga Susperregik jaso zuen.

 

Sari banaketa horretan ezin zen falta Edurne Guridi Azpeitia, Pescados Getaria-ko jabeari eman zitzaion Baxurako Arrainaren Balorizaziorako Kofradia-Itsas Etxea Saria. Edurnek 1976tik egin du lan sektorean eta erreferentzia izan da Pescados Getarian, Getariako lonjan gure baxurako arrainarekin lanean aritu den handizkako enpresa.

 

Kofradia-Itsas Etxea sari berezia:

 

Eta azkenik, sari berezi eta hunkigarriena Kofradia-Itsas Etxea saria izan zen. Lehen edizio honetan Jaime Tejedor Urangak jaso zuen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidente izan zen 6 urteetan zehar Gipuzkoako eta Euskadiko baxurako arrantzaren sektorean egindako lan garrantzitsuagatik.

 

Baxurako arrantzaren sektorea bildu da ekitaldi honetan

 

Ekitaldi hunkigarria izan zen; izan ere, sari banaketan, saritutako pertsonen senide edo lagunek maitasunezko hitzak eskaini zituzten.

 

Sariak banatzeko bertan izan ziren: Bittor Oroz (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea), Eneko Goia (Donostiako alkatea), Txomin Sagarzazu (Hondarribiko alkatea), Izaskun Gómez (Pasaiako alkatea) eta Peio Pagola (Indar Ingeteam Groupeko zuzendari nagusia), besteak beste.

 

Baxurako sektorea ordezkatzen Eugenio Elduayen (Opegiko eta Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko lehendakaria), Miren Garmendia (Opegiko zuzendaria) eta Gipuzkoako arrantza-kofradietako presidenteak izan ziren, besteak beste.