Bentara Goaz!

Tokia
pasaia port Ámbito Portuario Kalea, 7, Pasaia

Bentara Goaz!

Arrantza jasangarria eta arrainaren merkaturatze-prozesua bertatik bertara ezagutzeko hezkuntza-esperientzia.

Zatoz gurekin Hondarribia, Getaria edo Pasaiako lonja bisitatzera. DBHko 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleei zuzendua. Astelehenetik ostiralera, 2024/25 ikasturtean zehar.

90 minutuko jarduera, gehienez 25 ikasleko taldeentzat.
Jardueraren kostua: 165 

Eskaintza didaktikoa

  • Bisita gidatuak: hezitzaileek arraina deskargatu, aukeratu eta saltzeko prozesu osoa erakutsiko dizuete.
  • Saio interaktiboak: ikasleek galderak egin eta jarduera interaktiboetan parte hartzeko aukera izango dute, arrantzarekin loturiko lanbide ezberdinak ezagutuz.
  • Ezagutza praktikoa: gure kostaldeko arrain espezie nagusiak, arrantza jasangarriaren metodoak eta kontserbazioaren garrantzia ikasiko dute.

Ikasleentzat onurak

  • Heziketa ekosoziala: lehen sektorearen garrantzia eta itsas baliabideen kontserbazioaren inguruko kontzientzia garatuko dute.
  • Irtenbide profesionalak: ikasleek itsaso zein lehorreko lanbideak ezagutuko dituzte.
  • Behatze eta analisiarako trebetasunak: elikagaien jatorria eta merkaturatze prozesuaren inguruko ikuspegi kritikoa garatuko dute.

Informazio gehiagorako idatzi izanarrantzale@kofradia.eus helbidera edo deitu 600 779 261 telefonora

 

165,00