Larunbat eta igandeetan “Izan Arrantzale Kaiatik”, familian
- Tokia
- Kofradia - Itsas Etxea
- Mota
-
- Arrantza-ikastaroa
- Norentzat
- 6-11 urte
- Edukiera
- 12 pertsona
- Hizkuntza
-
- Gaztelera
- Euskera

Larunbat eta igandeetan “Izan Arrantzale Kaiatik”, familian
Zure seme-alabek arrantza eta itsas ingurumena ikastea nahi duzu?
Haiekin gozatu nahi duzu arrantzako trikimailu eta txoko berriak ikasten dituzuen bitartean?
“Izan Arrantzale Kaiatik” zuen aukera da!
Arrantzara joatea errazten duten mareen arabera, jardueraren ordutegia goizez edo arratsaldez izango da, 9:00etik 13:00era edo 15:00etatik 19:00etara.
Arrantza leku nagusiak Donostian izango dira, baina meteorologiaren, erabili beharreko aparailu moten eta arrantza espezieen arabera, Pasaia, Getaria eta Hondarribia bezalako lekuetara joan ahal izango gara.
Arrantza-jarduera hau gehinez 6 pertsonako kuadrilla batentzat antolatuko da eta 220.00€ ko kostea du taldearentzat
Jarduera honetan interesatuta bazaude, jarri harremanetan izanarrantzale@kofradia.eus(r)ekin, eta azaldu xehetasun gehiago zure eskaera kudeatzeko.
* Jarduera hasi baino 24 ordu lehenago aurreikusitako meteorologiak aktibazioa egiten uzten ez badigu, bertan behera geratuko da.
Zer egingo dugu?
Arrantzara joan
Aparailuak prestatzea
Itsasoko esperimentuak eta eskulanak
Bisitak
Prestatu
Zer hartzen du barne?
- Jardueretarako materialak
- Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua