Larunbat eta igandeetan “Izan Arrantzale Barkutik”, familian
- Tokia
- Kofradia - Itsas Etxea
- Mota
-
- Arrantza-ikastaroa
- Norentzat
- + 11 urte
- Edukiera
- 6 pertsona
- Hizkuntza
-
- Gaztelera
- Euskera

Larunbat eta igandeetan “Izan Arrantzale Barkutik”, familian
Zure seme-alabek itsasontzi batetik arratza egiten ikastea nahi duzu?
Gozatu nahi al duzu haiekin sasoiko espezieak arrantzatzeko aparailuak prestatzen ikasten duzuen bitartean, eta itsasontziz irteera batez gozatu?
“Izan Arrantzale Barkutik” zuen aukera da!
Zuen nahien arabera, jardueraren ordutegia goizez edo arratsaldez izango da, 9:00etik 13:00era edo 15:00etatik 19:00etara.
Arrantza leku nagusia Donostiako kostaldea izango da, baina baliteke meteorologiaren, erabili beharreko aparailu moten eta arrantza espezieen arabera, beste leku batzuetara joatea: Pasaiara, Oriora, Getariara… Baina hori irteera bakoitzaren egunean kontatuko dizuegu.
Arrantza-jarduera hau gehienez 6 pertsonako kuadrilla batentzat antolatuko da eta 4 ordu irauten ditu
. Jarduera honetan interesatuta bazaude, jarri harremanetan ekitaldiak@kofradia.eus helbidearekin eta zure eskaera kudeatuko dugu.
- Iraupena: 4 ordu
* Jarduera zabalik dago txikientzat eta helduentzat Jarduera baino 24 ordu lehenago aurreikusitako meteorologiak jarduera garatzeko aukerarik ematen ez badigu, bertan behera geratuko da.
Zer egingo dugu?
Arrantzara joan
Aparailuak prestatzea
Itsasoko esperimentuak eta eskulanak
Bisitak
Prestatu
Zer hartzen du barne?
- Jardueretarako materialak
- Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua