Nutrizioa eta arraina familian

Tokia
Kofradia - Itsas Etxea
Edukiera
35 pertsona

Nutrizioa eta arraina familian

Arrainari eta elikadurari buruz gehiago jakiteko gonbita egiten dizuegu Gabriela Uriarterekin. Dietista-nutrizionista da, elikadura-portaeran, elikadura-jokabidearen nahasmenduetan (EJN) eta elikadura intuitiboan espezializatua. Centro GU klinikaren sortzailea ere bada; bertan, dietarik gabeko ikuspegitik eta ongizate integrala ardatz hartuta egiten du lan.

Duela zazpi urtetik, ETB2ko A Bocados sukaldaritza eta nutrizioari buruzko eguneroko programaren aurkezlekidea da.

 

5 saio, hiru toki desberdinetan. Animatu eta gozatu gure arrainez familian!

Ordutegia: 18:00etatik 19:00etara.

Hitzaldien datak

*Azaroak 9: «Haurdunaldia, edoskitzea eta haurtzaroa: arraina beldurrik gabe» Kofradia Itsas Etxean. Kokapena(Edari 1 eta  pintxo 1 bukatzean)/ATZERATUTA

Azaroak 30: «Arraina familian: “jan egin behar duzu” esatetik “elkarrekin ikasiko dugu jaten” esatera» Getarian, Zarautz Jauregian. Kokapena(KBS Antxoas lata bat eta  motxila)

Abenduak 14: «Zer arrain aukeratu? Astean zenbat aldiz jan behar da? Zer kantitate dagokio adin bakoitzari? Freskoa, izoztua ala kontserban?» Hondarribian, Done Pedro Arrantzaleen Kofradian. Kokapena (10€ko balea DonePedro dendan)

Urtarrilak 28: «Itsasotik platerera: nola txertatu arraina eguneroko elikaduran»Tolosan. **Lekua baieztatzeke.

Otsailak 25: «Nire seme-alabak ez du arrainik jaten: eta orain zer?» Kofradia Itsas Etxean. Kokapena(Edari 1 eta  pintxo 1 bukatzean)/

 

 

From: 10,00€