Noiz
Ekaina-tik Azaroa-ra
Ontzidia
Inguraketa ontziak eta xaxiango ontziak
Arrantza aparailuak
Beita bizia duen amua eta haga amuduna
Arrantzaleak, itsasontziko
Beita bizia: 16-18 arrantzale, Xaxiangoa: 7-9 arrantzale
Arrantzaren iraupena
15-20 egun

Hegaluzea

Atuntxiki oro ez da hegaluzea. Hegaluze esaten zaio Kantauri itsasoan arrantzatu duten 4 kilotik gorako aleari. Banaka arrantzatzen dituzte, sarerik gabe, eta arrantza aparailu tradizionalak erabiliz, arrainak sufri ez dezan, eta horrenbestez, kalitate handiagoko haragia izan dezan. Kalitate goreneko arraina da, parerik gabeko testura eta zaporea dituena. Euskal Herriko itsasontziek harrapatzen dituzte, hemendik Irlandarako bidean; izan ere, hegaluzea oso arrain migratzailea da.

Ezaugarriak

Forma
Hegaluzeak gorputz luzexka eta trinkoa dauka. Aho handia, hortz koniko txikiak eta begi biribil eta handiak dira bere ezaugarri bereziak.
Kolorea
Kolore urdin zilarreztatua du, eta sabela erreflexu irisatuduna. Hegaluzea zenbat eta helduagoa izan, orduan eta ageriagokoak izango dira alboetan goitik behera dituen marra ilunak, luzetarako beste marra batzuek zeharkatzen dituztela.
Elikadura
Arrain haragijalea da, eta azaleko uretan igerian dabiltzan arrainak jaten ditu; hala nola sardinak, antxoak edo txitxarroak.
Luzera eta pisua
De 30 a 50 cm4kg baino gehiago

Nola jakin arraina freskoa den

Hegaluzearen begiek itxura laua izan behar dute, eta kristalinoak argia izan behar du.

Haragiak irmoa izan behar du.

Eta azalak garbia eta distiratsua izan behar du.

Hegaluzeari moztutako xerra batek kolore arrosa bizia izan behar du, erdialdean odol askorik izan gabe.

Itsaso usaina eduki behar du. Gehiegizko arrain usaina badu, esan nahi du ez dela freskoa.

Arraina etxean

Hotzetan eduki

Hotz kateari eusteko egindako lan zorrotza alferrikakoa izan daiteke arraina arrandegian erosi eta modu egokian kontserbatu ezean. Horregatik, hozkailuaren zatirik hotzenean sartzea gomendatzen da (2-4ºC), eta, ondoren, ahalik eta bizkorren jatea.

Kontu handiz manipulatu

Zenbat eta gutxiago manipulatu, orduan eta gehiago iraungo du haragiak. Erabakitasunez moztu eta manipulatu behar da.

Trapu heze batean bildu

Arraina hozkailuan gordetzeko modurik onena trapu heze batean bilduta uztea da. Era horretan, luzaroan eutsiko dio bere testurari.

Arraina izoztu daiteke

Zenbat eta freskoago dagoela izozten badugu, orduan eta freskoagoa egongo da desizoztean ere. Gomendagarria da hozkailuan pixkanaka desizoztea, tenperatura aldea ahalik eta leunena izan dadin; era horretan, egoera onean geratuko zaigu.

Hegaluze xerra, pisura

Osagaiak

  • Hegaluzea – 250 g
  • Baratxuri xerratua – 20 g
  • Ekilore olioa
  • Sagardo ozpina
  • Kaiena bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Patata garratza – 100 g
  • Salda – 200 ml
Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
  • Atun gorria
  • Berrugeta harrizalea
  • Muxar handia
  • Haitzetako barbarina
  • Arraia gastaka
  • Itsas zapoa
  • Olagarroa
  • Muxarra
  • Legatza
  • Lupia
  • Mihi arraina
  • Txitxarro arrunta
  • Atlantikoko makarela
  • Arrano berrugeta
  • Itsas aingira
  • Boga
  • Hegaluzea
  • Berdela
  • Kantauriko antxoa