Ezaugarriak
- Forma
- Kolorea
- Elikadura
- Luzera eta pisua
Nola jakin arraina freskoa den
Arraina etxean
Hotzetan eduki
Hotz kateari eusteko egindako lan zorrotza alferrikakoa izan daiteke arraina arrandegian erosi eta modu egokian kontserbatu ezean. Horregatik, hozkailuaren zatirik hotzenean sartzea gomendatzen da (2-4ºC), eta, ondoren, ahalik eta bizkorren jatea.
Kontu handiz manipulatu
Zenbat eta gutxiago manipulatu, orduan eta gehiago iraungo du haragiak. Erabakitasunez moztu eta manipulatu behar da.
Trapu heze batean bildu
Arraina hozkailuan gordetzeko modurik onena trapu heze batean bilduta uztea da. Era horretan, luzaroan eutsiko dio bere testurari.
Arraina izoztu daiteke
Zenbat eta freskoago dagoela izozten badugu, orduan eta freskoagoa egongo da desizoztean ere. Gomendagarria da hozkailuan pixkanaka desizoztea, tenperatura aldea ahalik eta leunena izan dadin; era horretan, egoera onean geratuko zaigu.
- Atun gorria
- Berrugeta harrizalea
- Muxar handia
- Haitzetako barbarina
- Arraia gastaka
- Itsas zapoa
- Olagarroa
- Muxarra
- Legatza
- Lupia
- Mihi arraina
- Txitxarro arrunta
- Atlantikoko makarela
- Arrano berrugeta
- Itsas aingira
- Boga
- Hegaluzea
- Berdela
- Kantauriko antxoa