Ezaugarriak
- Forma
- Atun gorriak gorputz indartsua eta fusiformea dauka. Buru handia du, triangelu formakoa.
- Kolorea
- Bizkarraldea urdin iluna dauka, ia beltza, eta sabelaldea zuri zilarreztatua. Haragi gorria izatea du bereizgarri nabarmenena.
- Elikadura
- Arrainak, krustazeoak eta zefalopodoak jaten ditu. Dena den, aurkitzen duen oro jaten du, baldin eta mugimenduan dabilen harrapakin itxura badu.
- Luzera eta pisua
- 2m 100 kg inguru.
Nola jakin arraina freskoa den
Haragiaren tonuak gorri bizia izan behar du, koipe gehien duten zatietan izan ezik, hala nola mendrezkan, arrosagoa izan behar baitu.
Saihestu “lerde koipetsu” moduko batez estalita dauden aleak. Alea freskoa bada, berezko hezetasun naturala izango du.
Haragiak irmoa izan behar du.
Arrain freskoak itsaso eta alga usaina dauka.
Arraina etxean
Hotzetan eduki
Hotz kateari eusteko egindako lan zorrotza alferrikakoa izan daiteke arraina arrandegian erosi eta modu egokian kontserbatu ezean. Horregatik, hozkailuaren zatirik hotzenean sartzea gomendatzen da (2-4ºC), eta, ondoren, ahalik eta bizkorren jatea.
Kontu handiz manipulatu
Zenbat eta gutxiago manipulatu, orduan eta gehiago iraungo du haragiak. Erabakitasunez moztu eta manipulatu behar da.
Trapu heze batean bildu
Arraina hozkailuan gordetzeko modurik onena trapu heze batean bilduta uztea da. Era horretan, luzaroan eutsiko dio bere testurari.
Arraina izoztu daiteke
Zenbat eta freskoago dagoela izozten badugu, orduan eta freskoagoa egongo da desizoztean ere. Gomendagarria da hozkailuan pixkanaka desizoztea, tenperatura aldea ahalik eta leunena izan dadin; era horretan, egoera onean geratuko zaigu.
Atun gorri gordina
Osagaiak
- 450 ml oliba olio
- 100ml garuma
- 50 ml sagar ozpin
- 450ml arraia eskabetxeko olio
- 450ml baratxuri olio
- 20gr Ezpeletako piperrautsa
- Atun gorria
- Berrugeta harrizalea
- Muxar handia
- Haitzetako barbarina
- Arraia gastaka
- Itsas zapoa
- Olagarroa
- Muxarra
- Legatza
- Lupia
- Mihi arraina
- Txitxarro arrunta
- Atlantikoko makarela
- Arrano berrugeta
- Itsas aingira
- Boga
- Hegaluzea
- Berdela
- Kantauriko antxoa