Ezaugarriak

- Forma
- Berdelak gorputz luzexka dauka, eta ezkata oso txikiz dago estalita.
- Kolorea
- Gorputza urdina den arren, sabelaldea eta hegalak grisak dira, zilar tonudunak. Bizkarraldean dituen zeharkako lerro beltzak dira bere ezaugarri bereziak.
- Elikadura
- Krustazeoak eta era askotako espezie pelagikoak jaten ditu; hala nola sardinak edo sardinzarrak.
- Luzera eta pisua
- 30 cm inguru250-300 gr
Nola jakin arraina freskoa den
Haragi sendoa eta azal distiratsua duten aleak aukeratzea gomendatzen da.
Arrain freskoak itsaso eta alga usaina dauka.
Zakatzak arrosa bizi edo gorri kolorekoak dira, eta ez dute inoiz mukirik izan behar.
Arraina etxean
Hotzetan eduki
Hotz kateari eusteko egindako lan zorrotza alferrikakoa izan daiteke arraina arrandegian erosi eta modu egokian kontserbatu ezean. Horregatik, hozkailuaren zatirik hotzenean sartzea gomendatzen da (2-4ºC), eta, ondoren, ahalik eta bizkorren jatea.
Kontu handiz manipulatu
Zenbat eta gutxiago manipulatu, orduan eta gehiago iraungo du haragiak. Erabakitasunez moztu eta manipulatu behar da.
Trapu heze batean bildu
Arraina hozkailuan gordetzeko modurik onena trapu heze batean bilduta uztea da. Era horretan, luzaroan eutsiko dio bere testurari.
Arraina izoztu daiteke
Zenbat eta freskoago dagoela izozten badugu, orduan eta freskoagoa egongo da desizoztean ere. Gomendagarria da hozkailuan pixkanaka desizoztea, tenperatura aldea ahalik eta leunena izan dadin; era horretan, egoera onean geratuko zaigu.
Tipulin errearekin marinatutako berdela
Osagaiak
- Berdela/Txitxarroa – 800 g
- Gatz fina – 1.000 g
- Azukrea – 1.000 g
- Tipulin puskak – 150 g
- Almendra txigortua – 100 g
- Oliba olio birjina – 50 ml
- Limoia – 10 ml
- Baratxuri orea – 15 g
- Oliba olio leuna – 800 g
- Limoi azala
- Atun gorria
- Berrugeta harrizalea
- Muxar handia
- Haitzetako barbarina
- Arraia gastaka
- Itsas zapoa
- Olagarroa
- Muxarra
- Legatza
- Lupia
- Mihi arraina
- Txitxarro arrunta
- Atlantikoko makarela
- Arrano berrugeta
- Itsas aingira
- Boga
- Hegaluzea
- Berdela
- Kantauriko antxoa