Kofradia-Itsas etxeak Eguzki Iraunkorra jasotzen du
KOFRADIA-ITSAS ETXEAK EGUZKI IRAUNKORRA #AlimentosdEspaña 2022 Gomendatua kategorian JASOTZEN DU
Oso harro gaude sari honekin. Izerbergaren punta den Kofradia-itsas Etxea baino askoz harago doan aitorpen gisa ulertzen dugu, Euskadiko baxurako sektore osoaren benetako aitorpentzat hartzen dugu.
Gure proiektuak ez zukeen inoiz sari hori lortuko, gure arrantzaleei, saregileei eta sektorean, kofradietan, lonjetan eta erosketetan lan egiten duten pertsonei esker ez balitz.
Proiektuaren iraunkortasunari buruz hitz egin, baxurako sektorearen lan guztiari balioa emateko gure modu gisa:
- Eguneko arrainak: karta egunero egokitzen da lonjan dagoen baxurako arrainaren arabera. BETI BERTAKO ETA SASOIKO ARRAINA
- Eguneroko lana arraina lonjetan hautatzeko.
- Espazio gastronomikoan gure bezeroei produktuaren trazabilitateari buruzko informazioa guztia ematen diogu.
- Baxurako espezie ezezagunenei balioa emateari buruz hitz egin.
- Gure sukalde-oinarria: parrilla, marinatuak, gisatuak.
Iraunkortasunaz ari garenean, ingurumen-iraunkortasunaz haratago joan nahi dugu, oso garrantzitsua da, bai, baina, era berean, Euskadiko baxurako flotaren iraunkortasun sozial eta ekonomikoa lortzeko lan egiten dugula nabarmendu nahi dugu. Horretarako, Kofradia Itsas Etxean ahalegin handia egiten dugu gure sektorea ezagutarazteko eta honi balioa emateko, eta sari honek horretan asko laguntzen digula uste dugu.